Gutxieneko soldataren inguruko eztabaida berrireki da
MP3•Episodio en casa
Manage episode 462992179 series 3495341
Contenido proporcionado por El Salto Radio. Todo el contenido del podcast, incluidos episodios, gráficos y descripciones de podcast, lo carga y proporciona directamente El Salto Radio o su socio de plataforma de podcast. Si cree que alguien está utilizando su trabajo protegido por derechos de autor sin su permiso, puede seguir el proceso descrito aquí https://es.player.fm/legal.
Gutxieneko soldataren eztabaida pil pilean dago momentu honetan, bai Euskal Herrian baita estatu mailan ere. Espainiako Gobernua patronal eta sindikatuekin negoziatzen ari den bitartean, Euskal Herrian gehiengo sindikalak Herri Ekimen Legegile bat eta enpresa arteko akordio bat egikaritzeko proposamena aurkeztu du; CCOO eta UGT ere batu dira dinamikara. A genda sindikala errepasatu ondoren, Mikel Alvarez “Betelu”k gaia kokatu digu, gutxieneko soldata handitzeak izango lituzkeen inplikazio ekonomiko eta politikoak aipatuz . Ondoren, Urko Apaolazak, Argian idatzi zuen artikulua oinarritzat hartuz , Euskal Herriko egoeraren berri eman digu. Azkenik, LABeko ordezkari den Oihana Lopetegik euskal sindikatu soberanistek aurkeztu duten proposamena aurkezteaz gain, hurrengo asteetan ireki daitekeen mobilizazio agertokia ekarri digu Lanaren Ekonomia saiora.
…
continue reading
70 episodios