Hola Soy Kamy Alexandra Espero que estén bien, este es mi primer podcast, les dejo el Link para que me hagan Preguntas http://feednoly.com/kamyalexandra
…
continue reading
Gure gonbidatuak bere fonoteka kuttunena irekiko du guretzat, egunero.
…
continue reading
Iñigo Urkullu Renteria, Alonsotegikoa, maixua da ikasketez. Jardun zuen denboratxo batez irakasle buru-belarri politikari emana bizitzeko hautua egin arte....Por EITB
…
continue reading
Kirolari lotutako ahotsa da. Euskadi Irratian, kirol saioan 80ko hamarkadan ezagutu genuen baina batez ere Euskal Telebistan aritu izan da. ETB batean eta bian, bietan. Azken urteotan, txirrindularitza proba anitzei buruzko programetan, bera da tropel buru....Por EITB
…
continue reading
Lara Izagirrek lotura handia du zinemarekin. Zinegilea, zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea, zinemagintzaren arlo askotan egin izan du lan. Zuzendari sinaduraz Un otoño en Berlin eta Nora. Izena ere zinematik datorkio....Por EITB
…
continue reading
Aktorea, pantaila txikian eta handian. Gorputzez, bistan aktore, ahots hutsez bikoiztaile hamaika aktoreen ahotan eta ikusentzunezkoetan partaide gidoiak egiteagatik. Azkenekoz Irati filman Ximenorena eginez....Por EITB
…
continue reading
Musikaria, txirularia, "txorilaria" eta inprobisatzailea, lanbidez irakasle da. Xiru, xirula jaialdiaren sortzaileetariko bat. Hiru zuloko txirula jo ohi du, eta txori hotsak egiten, txioka, artista da, bapatean bihotzak eragiten dion erritmoan eta soinuetan....Por EITB
…
continue reading
Leioan Ikus-entzunezko komunikazioa ikasita, urte batzuk egin zituen kazetari lanetan. Gero, Irakasletza Donostian eginda, iraskaskuntzan hasi zen Andoainen, ikasle izandako ikastola berean. Narrazio bilduma, eleberria eta ipuinak kaleratu izan ditu eta lan berria, Bikini, kaleratzear du....Por EITB
…
continue reading
Landarbaso abesbatzaren zuzendaria da. Fundatzailea. Hiru hamarkada daramatza ahotsak hezten, lantzen eta gidatzen eta 600 emanaldi eskaini ditu. Bera ere kantuan aritutakoa, aurretik instrumentua jotzen ikasi zuen, tronpeta. Ingenieritzan doktore, irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean....Por EITB
…
continue reading
Euskadiko Filmategian, zinemak eta historiak bat egiten duten tokian aurkitu zuen berea Joxean Fernandezek. Hango zuzendari da 2010. urteaz geroztik. Donostia Zinemaldiko zuzendaritza batzordean partaide da, eta Elias Kerejeta zine eskolan ere ari da. EHko zinema eta gerra zibilaz egin zuen tesia....…
…
continue reading
Margaret Louise jartzen du pasaportean. Maggie Bullen antropologo feminista da. Berdintasuna lortzeko borrokan eta ikerketan engaiatua. Urteak dira euskal herritartu zela. Bidasoa inguruan darama bizitza erdia baino gehigo. Aitortu digunez pertsonak dira bere profesioa eta pasioa....Por EITB
…
continue reading
Kazetaria da Iñaki Leturia. Telebistan egin du ibilbide profesionala. Azken urteok Elhuyarrekin, zientzia eta teknologia gaiak ahalik eta ikusentzulego zabalenari ulergarri egiteko sortutako Teknopolis saio historikoan....Por EITB
…
continue reading
Irakaskuntzan egin du lan erretiratu arte. Tarteka, aktore. Tasio filman ikusi genuen orain dela hiru hamarkada eta, pantailan agertu berri da Irati filman, Luxarena eginez. Abesbatzean kantuan aritzea ere badu, gaur egun, eginkizun....Por EITB
…
continue reading
Mariasun Ubiria, jaiotzez elgoibartarra, Lekeition bizi da. Erretiratzeko garaia iritsi arte maixtra lanetan ibili da eta joan deneko berrogei urteotan Euskadi irratiko entzule izan dugu. Gaur mikrofonoaren aurrean jarriko da irratia barrutik ezagutuz eta irratia eginez....Por EITB
…
continue reading
Tasio Erkizia Almandoz lesakarra, gaztetatik Bilbotartu zen, Oñatitik pasatu ostean. Apaiz, irakasle, politiko eta jubilatu. Elikaduraren zentzu kritikoa izan dezagun ahaleginean dabil azken urteotan. Bizipenak eta hausnarketak liburuan bere bizitzaren berri kaleratu zuen eta gaur biografia musikatu...…
…
continue reading
Hamalu urtetarako hasi zen futbolean, Galdakaon, Atletiken gero, artean CFF Bilbao zenean eta segidan Oiartzunen. Esku pilotan ere trebea, hemeretzi urte zituela palaz aritzea erabaki zuen. Munduko txapeldun trinketean eta pareta bakarrean. Gerora berriz ere eskuz. Eta gaur kirol aholkulari....Por EITB
…
continue reading
Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria, zuzenbidean doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko arloan. Gizarte ekonomia eta bere zuzenbidea izeneko ikerketa taldeko kide da eta GEZKI institutuko zuzendari sei urtez oraintsu arte....Por EITB
…
continue reading
Martxelo Sotes Elizgarai, bigarren hezkuntzako irakasle da. Badu ordea, iragan publikoa, jendaurrekoa, telebista publikoan. Sorginen laratzan egin zituen urte batzuk imitatzaile, gidoilari... umoretik beti. Giro hura utzita, ia mende erdi darama irakasle lanetan....Por EITB
…
continue reading
Ofizioz lanbide heziketako irakasle, afizioz herrigintzako gizarte mugimenduetan parte hartzaile da. Biak elkartuta jardun zuen politikan oso gazterik hasita. Euskaraz ikasteko aukerak Legazpiko Telleriartetik Donostiara mugiarazi zuen....Por EITB
…
continue reading
Amagoia Mujika Berriako zuzendaria da. Kazetaritza ikasi ostean, irratiko eta herri aldizkariko lanak egin zituen. Ondoren Euskaldunon egunkarian hasi zen lanean, sail anitzetatik pasatuz hura itxi arte. Eguneron jarraitu zuen eta segidan, Berrian....Por EITB
…
continue reading
'Hil argi' elkartearen arima, jendaurrean heriotzaz hizketan entzun izan dugu Nere Erkiaga azken urteotan. Heriotza bizitzaren parte dela gogora araziz. Heriotzaz hitz egiteak ze garrantzia duen aldarrikatuz....Por EITB
…
continue reading
'Atzerrian lurra garratz' antzeslanarekin aurkeztu zuen bere burua Euskal Herrian barrena oholtzaz oholtza beretik asko duen Aurora Mora gorpuztuz. Antzerkia du mundu: zuen euskal herriratu baino lehen, eta jarraitzen du izaten, euskal herritartu ondoren ere....Por EITB
…
continue reading
Arteak inguratutako emakumea da Usoa. Artistaren alabe, arte ederrak ikasia, arte lanketa espezializazioak egindakoa, arte erakusketa antolatzaile eta Euskal Herriko artista anitzekin gertuko elkarlanean ibilia....Por EITB
…
continue reading
Bilbotarra, zarauztartua aspaldi. Orain ez dakigu 'renotar' erantsi behar ote diogun, hango Center for basque studiesen lur hartuta bizi delako ikerlari eta irakasle modura....Por EITB
…
continue reading
Auditoriak egitea du lanbide Terese Garcíak. Horretan aritzen da: kudeaketa eta kalitatea neurtzen enpresaz enpresa. Libre geratzen zaizkion orduak dantzarako kudeatzen ditu. Eta kalitatez dantzan irakasten Aiko taldean. Geologia ikasketak egina da....Por EITB
…
continue reading
Futbolari lotutako bizitza da berea. Zale, lehendabizi. Jokalari, ondoren. Bost talde desberdinen kamisetak luzitutakoa. Entrenatzaile, gaur egun. Osasunan....Por EITB
…
continue reading
Euskadi irratiko zuzendari zen Odile Kruzeta lehendabiziko bihotzeko fonoteka aireratu genuenean. Harena, denboraldi honetako azkena. ...Por EITB
…
continue reading
Hautuak egin beharra dago bizitzan: gauzak hobetzeko ahaleginarekin konprometitzea da berea. Bizitzako hamar kantuak ere aukeratu egin behar. Hemen emaitza....Por EITB
…
continue reading
Eskubaloia du bizibide. Bidasoan hasi zen. Bidasoara itzulia da. Joan edo etorri beti izan du alboan kanturen bat....Por EITB
…
continue reading
Deserria, engaiamendua, eta bizi esperientzia anitz biltzen eta zabaltzen duten abestiak ditu gustuko....Por EITB
…
continue reading
Joan den mendeko kantautoreen mundua aldatzeko grina eta ilusioa nahi lituzke oraingorako....Por EITB
…
continue reading
Trikitixa utzi zuen futbolean aritzeagatik. Haur hezkuntzan ikasle umeei kantatzeari ere futbolagatik utzi dio. Pasioa irabazle....Por EITB
…
continue reading
Irakaskuntzarako eta teknopedagogiarako bidea hartu baino lehen, musika aurkezle izan zen Gaztean....Por EITB
…
continue reading
Musikaz bi gauza egin ditzake Haizea Barcenillak: entzun eta dantzatu. Hitzak dantzatuz entzun ditugu haren bihotzeko fonotekan gordeak dituenak....Por EITB
…
continue reading
Zientziak boladaz musikatik apartatu bazuen ere, beharrezkoa du kirolarekin eta naturarekin batera, eta zuzeneko emanaldiak entzutea gozamena du....Por EITB
…
continue reading
Zimendu sendoko musikaren bidez, geruzaz geruza gaurko eta oraingo nia erakutsi digu ...Por EITB
…
continue reading
Musikak konpainia egiten dio, gorputza dantzan jarrarazi eta amets egiten lagundu....Por EITB
…
continue reading
Lan bileretara, autoan, musika entzunez joaten zen melodiak lagunduta ideiak ordenatuz....Por EITB
…
continue reading
Gauean oheratzerakoan ere musika entzuten du pilotari ohiak, heavya ahal bada....Por EITB
…
continue reading
Arkeologoaren xehetasunez erakutsi dizkigu bihotzeko musika arrastoak Ane Irazabal kontalari profesional, historiazale amorratu eta kantari obsesiboak...Por EITB
…
continue reading
Atezain entrenatzaileak musika bidelagun du, bizitako oroitzapenen ekarle....Por EITB
…
continue reading
Lekuak dira kantuak Galderrentzat. Eta denborari baino espazioari erreparatuz egin du bihotzeko arrastoen bilaketa lana....Por EITB
…
continue reading
Musika, entzule moduan, emozio eta dantza eragile du, eta musikari lanetan ari denean, zorion bide....Por EITB
…
continue reading
Bidaia emozionala kantuz kantu Eli Zunzunegirekin. Ordubeteko terapia izan dela aitortuz amaitu du....Por EITB
…
continue reading
Telebista aurkezle modura ezagutu izan dugu azken hiru hamarkadatan. Ikusi ezin den arrastoa, bihotzean musikek uzten duten hori erakusten izan da gureaneko Fonoteka...Por EITB
…
continue reading
Hiru bilobaren amona bezala aurkezteko eskatu digu Maixabel Lasak. Eta guk, obeditu, gaztarotik bihotzean arrastoa utzi dioten doinuak entzunez....Por EITB
…
continue reading
Jostailuzko soinua eskuratu zuenetik musikan murgilduta, ez daki zenbat pieza eta abesti jotzen eta kantatzen dakien....Por EITB
…
continue reading
Sukaldariak isiltasuna sukalderako eta jangelarako musika, baina otordukidearekin elkarrizketa eta plateraren dastaketa galerazi gabe....Por EITB
…
continue reading
Legebiltzarkide izendatu berriak, musika beti presente du, baita lanerako ere....Por EITB
…
continue reading
Heziketa musikala jasotakoa, gorputzean zera organikoa sentiarazten dion doinua da gustuko musika,...Por EITB
…
continue reading
Zeledonek aterkia itxita edukitzeko agindua duenean, Gorkak zuhurtzia eta abesti kuttunak zabaldu dizkigu....Por EITB
…
continue reading
Musika, hausnarketarako lagungarri du eta zenbait musikari, giro eta garai jakinetan, begirale....Por EITB
…
continue reading